Hezkuntza baliabideak hausnartzen 2008-11-05 GTM 1 @ 13:29
elizondo —1.esteka
http://concurso.cnice.mec.es/cnice2005/132_English_for_Little_children/index.html
Esteka hau oso interesgarria iduritu zait, izan ere, oso baliagarria iduritzen zait haurrek txikitatik atzerriko hizkuntza bat jakitea, beren ama hizkuntzaz aparte, beste baliabide batzuk edukitzea beren etorkizunerako.
Horrela ba, ingelesezko ariketa hauen bitartez, beren lehen urratsak eman ditzateke hizkuntza honen ikasketarako eta gutxika-gutxika menperatu ahal izateko.
Gainera, edukiak emateko modua (argazkiak, jokuak, koloreak....) egokiak dira modu atsegin batean ikasi ahal izateko eta haurra gustura eta harreta piztuarekin mantentzeko.
2.esteka
http://www.youtube.com/watch?v=3EXy2LZBUG8
Teknologia berriak oso garrantzitsuak dira gaur egun gure bizitzan, eta gero eta barneratuagoak daude hezkuntzan. Horregatik, baliagarriak iduritzen zaizkit hauen erabilpena, izan ere, haurrak teknologia hauekin familiarizatu bahar dira, heuren etorkizunean hauekin lan egin baharko baitute.
3.esteka
http://www.youtube.com/watch?v=gKDge81swgQ
Esteka honek ikusarazten digun irudia benetan txundigarria da. Haurrek bideo hoenen bidez planetaren eta baita unibertsoaren irudi bat sor dezakete beren irudimenean, eta munduari buruzko hausnarketetara eraman ditzakete. Beraz, baliagarria da benetan esteka hau hezkuntzaren garapenerako.
4.esteka
http://www.alucine.com/iniciog.htm
Esteka honetan ahalbidetzen den informazioa asko laguntzen ahal du umeen ikasketetarako. Bertan edukiak irudi eta marrazki birtualekin erakusten dira, eta hoenek informazioaren kaptazio hobeagoa eragiten du: ikasleek erreztasun handiagoarekin ulertzen dituzte kontzeptuak, interesa erakusten dute ikusten ari diren gauza berriei buruz....Horregatik uste dut horrelako web guneak baliagarri suertatzen ahal direla hezkuntzaren garapenerako, irudi landuagoak ikasketa prozesurako oso lagungarriagoak direlakoz.
3 esteka interesgarri hezkuntzarako:
- Lehen hezkuntzarako material didaktikoak:
- Haur hezkuntzarako irakurketa guneak:
http://www.guiainfantil.com/libros/Lectura/enlaces.htm
- Irakasleentzako laguntza zerbitzuak:
zer da wiki bat? 2008-10-29 GTM 1 @ 13:12
elizondo —Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, "azkar-azkar") webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Hauek, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.
Historiari dagokionez, Ward Cunninghanek lehen wikiwikiweb-a asmatu zuen 1994an eta hurrengo urteko martxoaren 25ean interneteko zerbitzari batean martxan jarri zuen.
Wikiaren erabilpenei buruz, zera esan dezakegu; interneten dagoen aplikazio bat denez, baliagarria izaten dela gauza askotarako, hala nola:
* Informazioa/ezaguera sortu, aldatu, ezabatu edota partekatzeko,
* Web orria irudiez eta multimediaz hornitzeko,
* Estekak erabilita, zeharkako irakurketa eginez, informazio desberdinak lotzeko,
* Egin diren aldaketen gorabeheren berri izateko,
* Adostasuna bilatzeko asmoz, argitaratu den informazioari buruzko eztabaidak eskura jartzeko,
* Informazioa/ezaguera dinamikaz kudeatzeko,
* RSS-en jarioari esker jarri den edukia erraz zabaltzeko.
Hona hemen ikasle batzuen erantzuna wiki bat zer den galdetu zitzaienean:
http://www.youtube.com/watch?v=scK_0vYJ0vk
Hemen beste definizo bat wikiari buruz:
http://www.youtube.com/watch?v=jIgk8v74IZg
Hezkuntzarako teknologia 2008-10-22 GTM 1 @ 12:41
elizondo —Titulu honi zer testu egokitzen zaio?
Hezkuntzarako teknologia gaiaren inguruan jaso dugun informaziotik, gehienbat inpaktatu didana hurrengo bideo hau izan da:
http://www.teachertube.com/view_video.php?viewkey=0f9dada0c2b5b6645201
Dirudienez, Huescan, teknologia berriak erabiltzen hasi dira hezkuntzarako eta ordenagailuen erabilpena arindu egin da ikasleen artean (lehen hezkuntzako ikasleen artean, batik bat). Ordenagailu, video eta orokorrean teknologiaren mendean gaudenez uste dut egokia dela haurren hezkuntzan gauza hauek erakusten eta tratatzen hastea, izan ere, badirudi urte gutxitan mundua ordenagailuen bidez funtzionatuko duela eta beharrezkoa da haurrek teknologia berri hauek menperatuak izatea txikitatik, ohitura hartzea hauek erabiltzera, alegia.
http://www.hikhasi.com/artikulua/990
"Interesgarria da erreparatze irakaskuntzarekin zuzenean loturiko aurrerapen teknologiak oso mantso sartzen ari direla irakaskuntza sarean; era berean, itxura denez, "hezkuntza teknologia" modu harrigarrian ari da aurreratzen. Agian azkartasun hori bera da egokitzapena zailtzen duena: egonkortasun faltak eta etengabeko aldaketak instituzioak eta irakasleak urrundu egiten ditu hain aldakorrak diren lanak onartzetik, hauek erabat aprobetxatu aurretik aldatu egin beharko bailirateke. Gehiegizko aldakortasunak "bukatu gabeko lanaren" itxura eman dezake, erabat "fidagarria" ez den zerbaitena."
Hik Hai aldizkariko artikulu bateko zatitxo bat da hau. Bertan esaten duenarekin ados nago, izan ere, teknologia oso azkar ari da garatzen azken urteotan, baina hezkuntzan badirudi integratzeko pozesu hori motelago dijoala eta beraz, pausu bat atzerago dagoela teknologiaren erabilpenaren kontu honekin.
praktika 2008/10/15 2008-10-15 GTM 1 @ 13:41
elizondo —1.Informatikak aparatu elektronikoekin lan egiten duelako, eta informatika telekomunikazioetan aunitz erabiltzen delako.
2.Gauza analogikoak (soinua...) digitalizatzea, hau da, digitoetan jartzea.
3. Ordenagailuak matematika erabiltzen du, eta matematika errazena matematika binarioa da.
4.Hadware: sagua, transitorea, mikroprozesadorea, Ram memoria, bozgoragailuak.
Software: Linux, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, Windows XP, Open Office, MacOS X.
5.Zirkuitu digitala: ordenagailu guztietan lehenengo konponente digitala. Hadware guztiak elkarrekin konektatzea permititzen digu.
Ate logikoa: konponente elektroniko bat da, nit zenbakiekin eragiketak egiteko.
Boolen algebra: logikaren bidez eragiketak egitea, bit-ak erabiliz.
6. JPG, MP3, BMP, HDP, AVI, WAD, OGG, WMA...

Zabaldu
del.icio.us