Hezkuntzarako teknologia
Titulu honi zer testu egokitzen zaio?
Hezkuntzarako teknologia gaiaren inguruan jaso dugun informaziotik, gehienbat inpaktatu didana hurrengo bideo hau izan da:
http://www.teachertube.com/view_video.php?viewkey=0f9dada0c2b5b6645201
Dirudienez, Huescan, teknologia berriak erabiltzen hasi dira hezkuntzarako eta ordenagailuen erabilpena arindu egin da ikasleen artean (lehen hezkuntzako ikasleen artean, batik bat). Ordenagailu, video eta orokorrean teknologiaren mendean gaudenez uste dut egokia dela haurren hezkuntzan gauza hauek erakusten eta tratatzen hastea, izan ere, badirudi urte gutxitan mundua ordenagailuen bidez funtzionatuko duela eta beharrezkoa da haurrek teknologia berri hauek menperatuak izatea txikitatik, ohitura hartzea hauek erabiltzera, alegia.
http://www.hikhasi.com/artikulua/990
"Interesgarria da erreparatze irakaskuntzarekin zuzenean loturiko aurrerapen teknologiak oso mantso sartzen ari direla irakaskuntza sarean; era berean, itxura denez, "hezkuntza teknologia" modu harrigarrian ari da aurreratzen. Agian azkartasun hori bera da egokitzapena zailtzen duena: egonkortasun faltak eta etengabeko aldaketak instituzioak eta irakasleak urrundu egiten ditu hain aldakorrak diren lanak onartzetik, hauek erabat aprobetxatu aurretik aldatu egin beharko bailirateke. Gehiegizko aldakortasunak "bukatu gabeko lanaren" itxura eman dezake, erabat "fidagarria" ez den zerbaitena."
Hik Hai aldizkariko artikulu bateko zatitxo bat da hau. Bertan esaten duenarekin ados nago, izan ere, teknologia oso azkar ari da garatzen azken urteotan, baina hezkuntzan badirudi integratzeko pozesu hori motelago dijoala eta beraz, pausu bat atzerago dagoela teknologiaren erabilpenaren kontu honekin.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »