Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

zer da wiki bat?

elizondo @ 13:12

Wikia (hawaiierazko wiki wiki hitzetik, "azkar-azkar") webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Hauek, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.

Historiari dagokionez, Ward Cunninghanek lehen wikiwikiweb-a asmatu zuen 1994an eta hurrengo urteko martxoaren 25ean interneteko zerbitzari batean martxan jarri zuen.

Wikiaren erabilpenei buruz, zera esan dezakegu; interneten dagoen aplikazio bat denez, baliagarria izaten dela gauza askotarako, hala nola:
* Informazioa/ezaguera sortu, aldatu, ezabatu edota partekatzeko,
* Web orria irudiez eta multimediaz hornitzeko,
* Estekak erabilita, zeharkako irakurketa eginez, informazio desberdinak lotzeko,
* Egin diren aldaketen gorabeheren berri izateko,
* Adostasuna bilatzeko asmoz, argitaratu den informazioari buruzko eztabaidak eskura jartzeko,
* Informazioa/ezaguera dinamikaz kudeatzeko,
* RSS-en jarioari esker jarri den edukia erraz zabaltzeko.

Hona hemen ikasle batzuen erantzuna wiki bat zer den galdetu zitzaienean:
http://www.youtube.com/watch?v=scK_0vYJ0vk

Hemen beste definizo bat wikiari buruz:
http://www.youtube.com/watch?v=jIgk8v74IZg

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>